Sarituen egunak Gabon atarian

Ostiralean urteko kirolari onenaren aukeraketa egin zen eta 17 kirol ezberdinetako ordezkariak aurkeztu ziren. / ARGAZKIAK SUDUPE
Ostiralean urteko kirolari onenaren aukeraketa egin zen eta 17 kirol ezberdinetako ordezkariak aurkeztu ziren. / ARGAZKIAK SUDUPE

Kirolari onena, erakusleiho lehiaketa eta Herrixenen otarrak banatu dira

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Gabonetako festa giroan, atzo eta herenegun, sarituen egunak ospatu ziren Azkoitian. Ostiral iluntzean, urtero egiten den modura, urteko kirolari onenaren aukeraketa egin zen.

Bertara, 17 kirol ezberdinetako ordezkariak aurkeztu ziren eta bozketaren ondoren, Jorge Alkorta kirolari beteranoa izan zen aukeratuta. Hainbat urteetako lan oparoa aitortu zitzaion eta alkatearen eskutik jaso zuen oroigarria. Bidebatez, 25 urteko ibilbidea bete duten Zubiaurre Igeri Elkarteari eta Azkoitiko Triatloi Taldeari ere herriaren esker ona eman zitzaien.

Bestalde, Udalak eta Dendaixen Elkarteak 2017ko Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakusleiho lehiaketa antolatu zuten eta atzo jakin zen irabazleak nor ziren. Karan Arropa denda izan zen irabazlea, ETK Informatika bigarren eta Ainhoa Ileapaindegia hirugarren. Atzo ere, Herrixen Dendari Elkarteak oparitutako 20 gabon otar ederrak ere banatu ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos