Borrar
Azkoitian jokatutako azken partida Oviedon aurkakoa izan zen.
Sammic taldearentzat igandeko partida final bat izango da

Sammic taldearentzat igandeko partida final bat izango da

Sammic eta Huesca igande arratsaldeko seiretan neurtuko dira Azkoitiko kiroldegian

J.S.

AZKOITIA.

Viernes, 6 de abril 2018, 01:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sammic Iraurgi eta Huesca taldeek igande arratsaldeko seietatik aurrera neurtuko dituzte indarrak Azkoitiko kiroldegian. Bi taldeentzat garrantzi bereziko neurketa izango da hauxe, biak bete betean mailari eusteko borrokan baitaude.

Sammic taldeari dagokionez, igandeko partida final bat da. Irabaziz gero, liga amaitzeko beste hiru jardunaldiren faltan, Lolo Encinasen mutilek borrokan jarraitu ahal izango dute; galduta ordea, urrea zilar bihurtzen hasiko da.

Argi dago, Urrezko LEB liga aspaldiko garestiena dela, normalean hamar garaipen aski izaten baita mailari eusteko.

Dei berezia zaleei

Partidaren garrantzia ikusita, Iraurgik dei berezia egiten zaie klubeko zale guztiei igandean Azkoitiko kiroldegira joateko, joan eta taldea animatzeko.

Sammic taldeko mutilen urte osoko lanak saria merezi du eta horretarako zaleen babesa ezinbestekoa izango da.

Urte askotan ACBn aritutako Huesca bera ere antzeko egoeran dagoenez, Huescatik Azkoitira ehun bat jarraitzaile inguru etortzea espero da. Harmailetan nagusi izanda, kantxan nagusi izateko aurreneko saskiratzea lortuta egongo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios