Puntua baino gehiago merezi izan zuen Anaitasunak Txerloian

Ez zuen ondo hasi neurketa Anaitasunak, bosgarren minutuan aurrea hartu zuen markagailuan Santutxuk eta bigarren zatian, aurpegia guztiz aldatu zuen taldeak./SUDUPE
Ez zuen ondo hasi neurketa Anaitasunak, bosgarren minutuan aurrea hartu zuen markagailuan Santutxuk eta bigarren zatian, aurpegia guztiz aldatu zuen taldeak. / SUDUPE

Bigarren zatian garaipena eskuratzeko merezimenduak egin zituen taldeak Bana egin zuen Santutxuren aurka eta oraindik ez du porrotik jaso taldeak

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Anaitasuna zuzenegi aritu zen lehen zatian, baina bigarren zatian pausaz jokatu ondoren Santutxu bere zelaian sartu eta neurketa berdintzea lortu zuten amaierarako 17 minuturen faltan.

Anaitasunak berdinketa baino zerbait gehiago merezi zuen arren, gehitzen jarraitzen dute Igor Quindosen mutilek eta oraindik ez du porrotik jaso taldeak. Ez zuen ondo hasi neurketa Anaitasunak, bosgarren minutuan aurrea hartu zuen markagailuan Santutxuk. Atzelarien bizkarrera, azpitik, pase ona egin dute bizkaitarrek, eta Arruti gainditu ostean, huts eta batekoaren gola lortu zuen Santutxuko taldeak. Sergio baloia atera sar ez zedin lurrera bota zen arren, ez zuen kanpora ateratzea lortu.

Anaitasunak erreakzio azkarra behar zuen inolaz ere, eta zazpigarren minutuan Unai kapitainak gertu izan zuen berdinketa. Korner erdiraketa bakar-bakarrik errematatu zuen erdilariak, baina bere burukada erdira atera zen atezainak eskuetan lotzea lortuz.

Anaitasuna izan zen neurketako protagonista nagusia, eta asko izan ez baziren ere, aukerak gorrixenak izan ziren. 25. minutuan, esaterako, Gaizka San Miguelen burukada gutxiagatik ez zen sartu atera. Santutxuko atezainak kornerrera bidali zuen baloia.

Bigarren zatian

Bigarren zatian, aurpegia guztiz aldatu zuen taldeak, eta baloiari etekin handiagoa atera zion. Lehen hamar minutuak zalantzazkoak izan ziren baina 55. minututik aurrera, jarrai-tzaileen bultzadarekin, aurrera egin zuen Anaitasunak. Ez zuen aukera garbirik sortu, baina area sarritan zapalduz, arriskua sortu zuten aurrelariek hegaletara erorita.

Gola 73. minutuan iritsi zen. Korner baten aldaratzea jaso zuen Mikel Arzalluzek, eta Aramendirekin jokatu zuen ezker aldera. Azken horrek, lehen ukituan bigarren zutoinera erdiratu zuen baloia, eta Markelek, buruz ondo borrokatuta, baloia oinetan jaso zuen puntarekin ukitu eta ate barrura bidaltzeko. Pozarren ospatu zuten harmailetan ezker atzelariaren gola.

Amaierara bitartean gogotik saiatu ziren baina ez zuten aukerarik egin, neurketa banako berdinketarekin amaituz. Hiru jardunaldietan jokoan zeuden bederatzi puntutatik bost batu dituzte, eta datorren asteburuan Real Sociedad C taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak igandean, 12:00etan. Larunbateko puntua hobetzeko aukera paregabea izango dute gorrixek.

Fotos

Vídeos