Praka motzakin programak bigarren asteari ekin dio

Aurten lehen aldiz haurren partehartzean, ekintza antolaketan eta material horniketan hobetu du programak.
Aurten lehen aldiz haurren partehartzean, ekintza antolaketan eta material horniketan hobetu du programak. / LUDOTEKA

Udal ludotekan garatzen den programan 20 haurren taldea egin dute

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Praka motzakin, udal ludotekan garatzen den programak bete du bere lehen astea eta bikaina ari da izaten.

Aurtengo programak berrikuntza ugari izan ditu, orain arte udaleku ireki moduan planteatuta zegoen arren, aurten lehen aldiz haurren partehartzea ekintza antolaketa eta material horniketan hobetu du, ikasturtean zehar bazkide izan diren haurrekin sortuz.

Familiak konpromisoa hartu dezaten beraiekin ere udara begira lanketa egin da, haurrei partehartzearen garrantzia transmititzeko asmoz. Ludotekatik berriz, aukera egon dadin programaren data moldaketa gauzatu da.

Helburu nagusia, parte hartzen dute haurrek 10-12 urte bitartean dutenak, ekintzetan inplikatzea baina ez soilik garapenean, baizik eta baita ere programa eta ekintzen sormenean, talde mailan eraikitzean eta ekintza bakoitzaren antolaketan.

Proposatutako jolasak

Honela aste honetan altxorraren bila ekintzan beraiek proposatutako jolasak garatu dituzte, ur jolasak egiteko talde mailan zenbait jolas garatu behar izan dituzte, eta Master Chef saioan, talde txikitan jarrita alde batetik frutak ekarri behar izan dituzte, eta osasun prebentzioaren ideia txertatuz elikadura osasuntsua landuz, fruta postre irudimen sormenak garatu dituzte.

Aste honetan, olinpiadak, lehiaketak, kamera eskutua, egun pasa eta hamaiketakoa burutuko dituzte. Ekintza guztiak goizez egiten ari dira 10:00-13:00 bitartean, eta egun pasa goizeko 10:00-18:00etara izango da. Irteera Donostiara izango da, eta Igeldora igoko dira. Gaur egun 20 haurren taldea dute programan.

Fotos

Vídeos