Pilotak, herri kirolek eta idi demak ere protagonismoa izango dute

Kintopekoen San Andres Idi Dema lau egunetan jokatuko da

DV AZKOITIA

Kirolak protagonismo handia izango du gaur eta ondorengo egunetan. Lehenengo hitzordua eguerdian plazan izango da. Herri kirol jaialdian, Larrañaga eta Txikia IV.ena aizkoran eta Guzta, Goenatxo III.ena eta Karmele Gisasola harri jasotzen arituko dira.

Arratsaldean, berriz, Oteiza Pilota Taldeak antolaturiko Kontzejupe pilota txapelketaren finalak jokatuko dira. Guztira sei partida eskainiko dira; 7-8 urtetik hasita helduetaraino eta aurten lehendabiziko aldiz emakumeak era arituko dira.

Gaueko 22:00etan, 'jotatxikiu' probazale elkarteak antolatuta, Kintopekoen San Andres Idi Demari emango zaio hasera. Lau egunetan 12 uztarri arituko dira Gipuzkoako Saizar Txapelketarako puntuagarri izango den Saria. Azken egunean, hau da abenduaren 4ean, zozketatuko da zein herritan izango den txapelketako finala (Errezil, Aizarnazabal edo Aia). Kintopeko Sari honetan, 1.700 kiloko Ipintza harria erabiliko da eta idi pare bakoitzak, 1.100 kilotik gora, kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainkarga eramango du. Ganadu pisaketa goizeko 10:00etan egingo da egunero Excavaciones Lagunak-en instalakuntzetan eta uztarri guztien artean, faboritoak ondorengoak dira: San Pelayo, Iñaki Lopategi, Oliden, Olazar eta Bixkiak. Gaurko saioan, San Pelaio (Bakio), Lander Plaza (Mungia) eta Alegria (Bermeo) arituko dira.

Kirolari dagokiona bukatzeko, aipatu datorren aste buruan izango den XXII. San Andres Xake Torneoa Anaitasuna Kakute Xake elkartearen eskutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos