Lau pelikula emango dira abuztuan Antilla hondartzan

'Ozzy', abuztuko lehen filma.

DV ORIO.

Udako programaren barruan lau film proiektatuko ditu Udalak abuztuan Antilla hondar-tzan: uztailean eguraldi txarragatik eman gabe geratu ziren biak gehi beste bi. Lehenengoa bihar bertan, gaueko 22:15ean hasita, 'Ozzy' filma proiektatuko da, euskaraz; abuztuaren 9an, asteazkenarekin, 'Zootropolis' filma proiektatuko da, gaztelaniaz, ordu berean hasita; abuztuaren 18an, ostiralarekin, 'Igelak' filma eta, azkenik, abuztuaren 26an, larunbatarekin, 'Star Trek: Más allá' filma, gaztelaniaz. Egunen batean eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da proiekzioa.

Biharko pelikularen abiapuntua Ozzy untxariaren kontakizuna da. Erregeen pare bizi den beagle arrazako txakur maitagarri eta baketsua da, baina familiak Japoniara bidaiatuko du eta, ondorioz, maskota txakurrentzako bainuetxe batean utzi beharko dute. Batik bat umeei zuzenduriko filma.

Fotos

Vídeos