Osasun-hezkuntza sustatzeko bilera bihar 18:00etan Azkotian

AZKOITIA.

Azkoitian osasun-hezkuntza sustatzeko parte-har-tze prozesua abiatu du Udalak. Helburua da Komunitateko Osasun Mahaia sortzea hezkuntza zentroek eta gizarte, kirol eta kultur elkarteek parte har dezaten bertan, ordezkari politikoekin eta udal teknikariekin batera. Taldeak lan egingo du osasun-hezkuntza sustatzeko, ohitura osasungarriak indartuz. Hiru bilera ireki antolatu dira eta atzo eginikoaren ostean, bihar eta urriaren 2an izango dira hurrengoak Elkargunean, 18:00etan

Prozesua irekia da

Prozesua irekia da eta balio nagusia komunitatearen partaide-tza bultzatzea da, eta helburua du ahalik eta eragile gehien inplikatzea, hala nola, eskolak, gizarte, kultur eta kirol erakundeak, elkarteak, e.a. Bilatzen dena da guztion artean Azkoitia Osasun-tsua, Azkoitia Bizia eraikitzea. Alegia, alkoholaren eta drogen kontsumoak eragiten dituen arazoen inguruan kontzientzia soziala sortzea, prebentzio mailan lanean jarraitzeko, non eran-tzukizun partekatua garrantzi-tsua den.

Hezkuntza zentroek eta elkarteek gutun bat jasoko dute prozesuan parte hartzera gonbidatuz. Erakundeez gain, ordea, norbanakoek aukera dute gauza bera egiteko.

Izena emateko 943 85 71 76 telefonora deitu edo alkate-tza@azkoitia.eus helbidera ida-tzi beharko da. Hiru bilera edo lan saio antolatu dira hiru egunetan eta partaide bakoitzak aukeratu ahalko du ondoen datorkion eguna. Ez da beharrezkoa hiru lan-saioetara joatea hiruretan eduki bera jorratuko delako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos