Orion Elkarteko Jokin Sudupe eta Joanes Davila, Espainiako arrantza txapelketan

Jokin Sudupe eta Joanes Davila selekzioko beste kideekin. / GODOI

'Salmónidos mosca juventud' modalitatean euskal selekzioaren parte izanez

DV AZKOITIA.

Asteburuan, Orion Elkarteko Jokin Sudupe eta Joanes Davila azkoitiarrak Espainiako arrantza txapelketan egon dira 'salmonidos mosca juventud' modalitatean parte hartuz euskal selekzioarekin. Txapelketa Valen-tziako Turia Ibaian jokatu da. Jokin Sudupek, 2017ko Euskadiko txapelduna, 4.go aldiz parte hartu du Estatuko txapelketan eta zazpigarren postua lortu du (2016an Espainiako 5. postua lortu zuen).

Joanes Davilarentzat, aldiz, lehenengo aldia izan da txapelketa estatal batean eta 29. postua lortu du. Euskadiko selekzioari dagokionez, seigarren postuan bukatu du txapelketa.

Fotos

Vídeos