Oporretako argazkien artean bi bazkide txartel zozkatuko ditu Anaitasunak

AZKOITIA.

2017-18 denboraldirako bi bazkide txartel zozkatuko ditu sare sozialen bitartez jasotako oporretako argazkien artean. Anaitasunaren irudia eta kolorea ondoen erakusten duten oporretako bi argazki sarituko dira. Zozketa abuztuaren 25ean egingo da. Honetan parte hartzeko Anaitasunaren sare sozialetan publikatu beharko da argazkia.

Bestalde, aurreko denboraldian bezala, 2017-18 denboraldian ere bazkideen kuotak mantenduko ditu klubak. Kanpaina abuztuaren 12an jarriko da martxan. Egun horretan, Xabier Sagarzazuren omenezko XX. Andra Mari futbol sariari dagokion neurketa jokatuko dute Anaitasunak eta Beasainek.

Fotos

Vídeos