Olentzero eta Mari Domingiren bisita

Eskutitzak eman arte, pozez eta itxaropenez gainezka egon ziren txikienak eta ondoren Gabon kantak abestu zituzten.
/
Eskutitzak eman arte, pozez eta itxaropenez gainezka egon ziren txikienak eta ondoren Gabon kantak abestu zituzten.

Bihar 10:30ean, jaiotza eramangarrien lehiaketa egingo da Kontzejupean

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Olentzero eta Mari Domingi atzo joan ziren ikastetxeetara eta goizean goiz hasita, txikienen mailakoen geletara joan ziren eta ikasleekin solasalditxoa izan ondoren gozokiak utzi eta ilusioz beteriko eskutitzak jaso zituzten. Eskutitzak eman arte, pozez eta itxaropenez gainezka egon ziren txikienak. Ondoren ikastolan, ikasleek eta irakasleek ohiturari jarraituz Olentzero eta Mari Domingirekin Gabon kantak abestu zituzten.

Gabon giroarekin jarraituz, gogorarazi bihar 10:30ean, Kontzejupean jaiotza eramangarrien lehiaketa egingo dela. Politenak, landuenak eta originalenak jasoko dituzte sariak. Bihar ere, 12:000etan, Olentzero etorriko da eliz atarira ume eta gaztetxoen gutunak jasotzera. Gainera talde ezberdinak Gabon eskean arituko dira kaleetan zehar kantu kantari eta arratsaldeko 18:30ean, Musika Bandak eta Iraurgi Abesbatzak Gabon kontzertua eskainiko dute Kontzejupean.

Herritar guztiak gonbidatzen dituzte bertaratzera eta denak elkarrekin, 'Hator Hator' abestera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos