Neurketa ona egin ostean puntu bakarra lortu zen
0-0 berdindu zuen Anaitasunak Santurtziren aurka etxean eta ezin izan zuen behar zituen hiru puntuak eskuratu
Anaitasunak neurketa ona egin zuen arren, puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuen Santurtziren aurka.
Neurketa garrantzitsua zen aste buruan Santurtziren aurka jokatutakoa, baina ezin izan zuten behar zituzten hiru puntuak eskuratu. Lehen zatia parekatua izan zen, aukera gutxikoa, eta joko grisa erakutsi zuten talde batek zein besteak. Bigarren zatian, Anaitasunak hartu zuen jokoaren ekimena, eta gogotik saiatu ziren santurtziarrei min egiten. Hiru-lau aukera izan zituzten gorrixek, baina gola nahi zutena baino garestiago aurkitu zuten.
Neurketa gogorra
Neurketa gogorra jokatu zuten lehen 45 minutuetan. Gol aukera gutxi eman zizkieten batak zein besteak aurkariari, eta ondorioz, zelai erdiko jokoa nagusitu zen. Anaitasunak izan zuen partidako kontrola, eta bisitariak, berriz, zelai erdian kokatuta, Anaitasunaren hutsetatik futbola egiten saiatu zen inoiz ezer lortu gabe.
Gureek izan zuten neurketako lehen aukera garbia baina atsedenaldira bitartean, aukerak kanpotarrenak izan ziren.
Atsedenaldira iritsi aurreko azken jokaldian, gureak bizkaitarren korner jokaldi bat urruntzen hasi zirenean, Anaitasunaren aurkako penaltia adierazi zuen epaileak, baloiak Izagirreri eskuan jo ziola adieraziz. Atepean, Arrutik jaurtiketaren norabidea igarrita, penalti jaurtiketa etetea lortu zuen. Geldiketa horrek bizia eman zion Anaitasunari, eta bigarren zatia beste modu batean hasteko balio izan zion.
Bigarren 45 minutuetan, neurketak beste itxura bat izan zuen Anaitasunaren intereserako. Indarberrituta irten ziren partidaren kontrola hasieratik hartuz. Santurtzik apenas egin zuen futbolik; lehen zatian baino metro batzuk atzerago kokatu zen kontraerasora irteteko.
Gorrixek izan zuten jokoaren ekimena, baina aukera gutxi sortu zituzten neurketaren bukaera arte. 69. minutuan, Aramendik neurtutako erdiraketa aparta egin zuen ezker hegaletik Mikel Arzalluzen bila, baina aurrelariak ez zuen asmatu errematea egiten.
Area ertzetik ere hiru bat jaurtiketa egin zituzten mutilek. Luzapenera arte aukera garbi gutxi izan ziren. 90. minututik aurrera, baina, Ander Moyak bi gol aukera eder izan zituen, biak area kanpotik. Lehen jaurtiketan harmailetan batutako zaleek baloia ate barruan ikusi zuten, baina atzelari baten soinean jota kornerrerako bidea hartu zuen baloiak. Ezker atzelariak egindako bigarren jaurtiketa ere gaiztoa izan zen, baina atezainak, baloia geldi-tzea lortu zuen.
Anaitasunak itxura ona eman zuen arren, gutxirako balio duen puntua batu zuen. Lehen itzulia amaitu da. Taldeak 14 puntu lortu ditu, eta egoera iraultzeko bigarren itzuli osoa du. Neurketa asko eta puntu ugari jokoan. Mailari eusteko lan egingo du taldeak 2018. urtean eta saiatu gabe ez dira geldituko.
Lo + leído
Top 50
- 1
El fallecimiento de Antton Oñederra ha causado una gran conmoción en Azkoitia
- 2
El Ayuntamiento se suma al proyecto Pauso Berriak
- 3
Concierto solidario para sensibilizar ante el autismo, mañana en el Baztartxo
- 4
Azkoiti eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolen kontzertu solidarioa gaur
- 5
Exitoso concierto de sensibilización ante el autismo
- 1
Juanmi: «Imanol confía en todos los jugadores, no como Eusebio»
- 2
Así se ocultaba en Málaga el autor de la salvaje agresión a una sexagenaria en Algeciras
- 3
Módulos de la vieja barandilla de La Concha, a sorteo
- 4
Mata a su expareja y a la madre de ésta y se lanza al vacío tras dar fuego al piso en Vitoria
- 5
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera