Neurketa ona burutu ostean berriro galdu zuen

Aukerak sortzea ikaragarri ari zaie kostatzen gorrixei.
/SUDUPE
Aukerak sortzea ikaragarri ari zaie kostatzen gorrixei. / SUDUPE

Oraingoan etxean izan zen neurketa larunbata arratsaldean Sestao Riverren aurka

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Anaitasunak berriro galdu zuen eta oraingoan etxean larunbata arratsaldean Sestao Riverren aurka 0-1. Neurketa ona burutu zuen taldeak baina seigarrenez jarraian saririk gabe gelditu ze.

Azken asteetako gidoia izan zuen bizkaitarren aurkako neurketak ere. Anaitasunak aurkariak baino joko hobea egin arren, hori nahikoa ez dela agerian gelditu zen beste behin. Aukerak sortzea ikaragarri ari zaie kostatzen gorrixei, eta jada ligako gol gutxien egiten dituen taldea bihurtu da. Markel Eskurtzak bere atean egindako gola berdintzeko zorian izan ziren mutilak; azken hatsean, Arruti atezainak bere oinetan izan zuen banakoa.

Datorren asteburuan Cultural Durango taldearen aurka jokatuko dute mutilek, goiko postuetan den talde on baten aurka. Boladarik txarrenean murgilduta dira Igor Quindosen mutilak, baina esperantza badago. Joko txukuna egiten badaki taldeak eta arerioaren atera iritsi eta golak gauzatzean datza egoera txar honen irteera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos