Muntoko pasealekua konpontzeko lanak hasiko dira gaur bertan

Zulo eta pitzadurak Muntoko pasealekuan.
Zulo eta pitzadurak Muntoko pasealekuan.

Pasealekuko zulo eta pitzadurak konpontzea dute helburu aste honetan zehar burutuko diren lanek

DV ORIO.

Muntoko pasealekua egoera txarrean dago eta asfaltoak zuloak eta pitzadurak ditu zenbait tokitan. Udalak horiek konpontzeari ekingo dio gaur bertan hasita. Lanak Uzkue Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu eta aste honetan bertan, hiruzpalau egunetan bukatzea aurreikusten du Udalak. Guztira, 8.000 euroko aurrekontua dute egingo diren konponketa-lanek.

Lanak egiten diren bitartean, Muntoko pasealekua itxita egongo dela jakinarazten zaie bertan ibiltzeko ohitura dutenei, aurrez eragozpenak barkatzeko eskatuz.

Fotos

Vídeos