Mendi ganadu feria egingo da bihar, urtero bezala, Elosun

DV AZKOITIA.

Bihar, hilak 12, Elosun ganadu feria ospatuko da Elur txiki Elkarteak antolatu eta Azkoitiko eta Bergarako udalek lagunduta. Urtero bezala, ganadu feria eta artisau produktu ugari egongo dira bertan ikusi eta erosteko nahi izanez gero.

Aurten, bertako ikatzarekin erretako Elosuko txahala dasta-tzeko aukera izango da. Auzolanean egin dute txondorra eta handik ateratako ikatzarekin erreko dute txahala eta txondorraren inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da.

Udalak bertara joateko autobus zerbitzua jarri du. Bi autobus ibiliko dira joan-etorrian 9:00etatik 20:30era. Geralekua Julio Urkixon, Eroski aurrean.

Biharko egitaraua: 9:00etan, feriaren hasiera. Goizean zehar artisauen eta bertako produktuen azoka. Elosuko txahala dasta-tzeko aukera eta txondorraren inguruko argazki erakusketa ere izango da. 11:00etatik 14:00etara, haurrentzako puzgarriak eta 12:30ean, Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariak, frontoiko oholtzan. Jarraian, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariak.

16:00etan, Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariak eta 17:30ean, asto proba. Eneko Txapelen bi asto Azkoitiko ixidro Erretegiko astoaren aurka. Ondoren, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariak alaituko dute giroa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos