Martxan da aurtengo Mintzalagun egitasmoa

Bizkargiko abesbatzako taldetxoak girotu zuen iluntzea./SUDUPE
Bizkargiko abesbatzako taldetxoak girotu zuen iluntzea. / SUDUPE

Parte hartu nahi dutenek oraindik badute aukera izena emateko

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Ostegun iluntzean, abiatu zen Azkoitiko Mintzalagun egitasmoa. Plaza Ondo jubilatuen elkartean bildu ziren Udaleko ordezkariak, AEKko kideak eta Min-tzalagun egitasmoan parte hartzen duten bidelagun eta bidelariak. Bizkargi musika eskolako abesba-tzako taldetxoak girotuta, kantuan aritu eta mokadutxoa egiteko aukera ere izan zuten giro jator eta alaian proiektuari hasiera emateko.

Astean ordubetez

Zazpigarren urtez, Mintzalagun egitasmoa martxan da; orain 35 lagunez osatutako 9 talde dituzte eta astean ordubetez elkartzen dira euskara praktikatuz. Mintzalagun egitasmoan parte hartu nahi duenak oraindik badu aukera izena emateko. Beraz, euskara praktikatzeko lagunak nahi dutenek edo euskara praktikatu nahi dutenei lagundu nahi izanez gero, izena eman daiteke Udaleko euskara zerbitzuan edo Azkoitiko AEKn: 943 151 089 / 943 857 175 - azkoitia@aek.eus / euskara@azkoitia. eus

Fotos

Vídeos