Mari Domingi atzo eta Santomas gaur, eskolan

DBH 2. mailakoen koreografia atzo haur txikien aurrean. /
DBH 2. mailakoen koreografia atzo haur txikien aurrean.

DV ORIO.

Urtero bezala, atzo Mari Domingi ikastolara heldu zen. Lehendabizi LH 1. eta 2. mailakoekin egon zen, eta ondoren Olentzerontzako ikasleek idatzitako eskutitzak bildu zituen. LHtik Haur Hezkuntzako txikienengana joan zen Mari Domingi, bere soineko berri eta guzti. Hauei ere goxo-goxo laztan eta mimoak egin zizkien, eta nola ez, hain gustuko duten ipuina kontatu. DBH 2. mailako komunikazio lantegiko ikasleak HHko ikasleekin papiroflexia, koregrafia ezbedinak eta karaokeak egiten ere aritu ziren.

Gaur berriz, Santomas Eguna, Ikastolako DBH 3. mailakoek txistorra bokadiloak prestatuko dituzte ikasle eta irakasleentzat. Eta, bihar, ohitura den bezala, DBHko ikasleak mini-olinpiadetan arituko dira, eta bukatzeko finalak jokatuko dituzte irakasleen aurka.

Gainera, gaur, 19:15ean hasita, gabonetako kontzertua iragar-tzen da elizan Danbolin musika eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak hartuko dutelarik parte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos