Mangaixue Bike BTT martxaren bigarren edizioa bihar arratsaldean jokatuko da

Iaz bezala, bizikletak garbitzeko gunea ere prestatu da.
Iaz bezala, bizikletak garbitzeko gunea ere prestatu da.

Bi ibilbide ditu, motza (25 km-ko luzera eta 1.100 metroko desnibela) eta luzea (33 km eta 1.500 metroko desnibela)

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

II. Mangaixue Bike BTT martxa bihar jokatuko da; dagoeneko 150 bat partehartzaile apuntatu dira eta egun bertan ere eman daiteke izena eta 15euroren truke. Martxa (ez da lasterketa) 15:15ean hasiko da Plaza Berrin meta ere bertan duelarik. Bi ibilbide izango ditu aurten ere; motza (25 kmko luzera eta 1.100 metroko desnibela) eta luzea (33 km. eta 1.500 metroko desnibela). Kontuan izanik martxa bat dela, ibilbidean pertsona zein animaliak ibili daitezke eta errespetuz ibiltzeko eskatu diete antolatzaileek parte hartzaileei.

Kirola gustuko duten neskek eta mutilek animatzen dituzte martxan parte hartzera eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko edonork har dezake parte, baina adin gutxikoek, heldu baten zaintzapean egin beharko dute martxa osoa. Ibilbideak pixka bat aldatu dira iaztik eta nahiz eta aldapak leundu, gutxieneko nibela eska-tzen du aurtengo martxak ere.

Kontuan izanik iazko edizioan, lehena, arazorik ez zela egon eta jendeak esandakoa positiboa izan zela aurtengo helburua «jendea gustura geratzea da, eta martxa amaitutakoan hurrengo urtera begira errepikatzeko gogoarekin geratzea» azpimarratu dute antolatzaileak.

Martxa amaitutakoan, «Elkarguneko dutxetara sartu aurretik, zapatilak kendu behar direla ere gogorarazi nahi dugu, eta ahalik eta txukunen ibili behar dela instalakuntzetan» ere esan dute eta bizikletak garbitzeko gunea ere prestatu da. Parte hartzaile bakoitzak dortsala hartutakoan opari txiki bat izango du eta gainera bertako produktuaz osaturiko bi otarra, aste bukaera bat, betaurrekoak... eta abar zozketatuko dira.

Eskerrak ere eman nahi izan dizkie martxa aurrera eramateko laguntza eman dutenei; hau da, Udala, boluntarioei, baserritar, lurjabe eta babesle guztiei.

Fotos

Vídeos