II. Mangaixue Bike BTT martxarako izen emate aurretia gaur bukatzen da

DV AZKOITIA.

II. Mangaixue Bike BTT martxa larunbatean jokatuko da eta izen emate aurretia (10 euro federatuentzat, eta ez federatuentzat 13 euro) gaur bukatzen da Internet bidez, Kirolprobak webgunean, edo Azkoitiko Uhaitz kafetegian eginez gero. Dagoeneko 150 partehar-tzaile apuntatu dira eta egun bertan ere eman daiteke izena eta 15 euroren truke izango da.

Martxa (ez da lasterketa) 15:15ean hasiko da Plaza Berrin meta ere bertan duelarik. Bi ibilbide izango ditu aurten ere; motza (25 km-ko luzera eta 1.100 metroko desnibela) eta luzea (33 km-ko luzera eta 1.500 metroko desnibela). Kontuan izan behar da martxa bat dela eta ibilbidean, pertsona zein animaliak ibili daitezkela eta errespetuz ibiltzeko eskatu dieta antolatzaileek parte hartzaileei.

Fotos

Vídeos