Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Elkarretaratzea atzo iluntzean plazan. SUDUPE
'La Manada'ren baldintzapeko askatasunaren aurkako konzentrazioa atzo plazan

'La Manada'ren baldintzapeko askatasunaren aurkako konzentrazioa atzo plazan

'Gaua eta kaleak gureak dira' lemapean Urola Kostako feministek argazkia egin zuten ostegunean

J.S.

AZKOITIA.

Sábado, 23 de junio 2018, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'La Manada'ko kideak, behin betiko epaia iritsi arte, baldintzapean aske uzteko hartutako erabakiaren aurrean euren desadostasuna agertu nahian, hainbat herritar plazan elkartu zen atzo iluntzean, Sostenipe talde feministak deituta. «Honek, justizia ere gizonek eta gizonentzat egindako neurrira, patriarkatuaren neurrira dagoela frogatzen duen beste adibide bat besterik ez da. Jendartea eta sistema osoa errotik aldatu ezean, ez dugu parekidetasunerantzko biderik egingo» azpimarratu zuten.

Besteak beste, indarkeria matxistaren aurrean hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia iritsi dela ere zioten eta indarkeria sexistaren aurkako borrokan, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura ezinbestekoa dela. Pasibotasunak ez duela balio eta herrietan egunerokotasunean jasaten dituzten erasoen erantzukizuna pertsonala zein kolektiboa dela ere esan zuten.

Bestalde, bezperan, 'Gaua eta kaleak gureak dira' lemapean, Azkoitiko 'Sostenipe' Talde Feminista eta Urola kostako feministak emakumeen argazkia egin zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios