Luciano Juaristi Atanillok botako du aurtengo Andramaixetako txupinazoa

Atano X 'Atanillo'. / SUDUPE

AZKOITIA.

Luciano Juaristik, Atano X 'Atanillo', izango du aurtengo Andramaixetako txupinazoa botatzeko ohorea, bere eta Azkoitiko pilota munduaren izenean. «Tantoz tanto, gure izaera zizelkatzen joan da pilota munduaren bueltan, gure identitatea hezurmamituz. Azkoitian pilotak esanahi berezia duelako, aurtengo festetan protagonismo berezia eman nahi zaio, pilotari eta pilotazaleak gogora ekarriz», adierazi dute Udaletik.

Pilotaren sehaska dela Azkoitia eta, aurrerantzean ere tradizioari eta historiari bizirik eutsiko zaiolakoan, pilota izango da nagusi aurtengo txupinazoan, Atanillo buru dela. Metxa piztu aurretik, Atanillo eta pilota mundua omenduko dira Udaletxeko udalbatza aretoan. Modu batera edo bestera pilota maite duen herritar oro gonbidatuta dago ekitaldira, irekia izango baita.

Fotos

Vídeos