Kontzertu solidarioa hilaren 20an Baztartxo Antzokian
Europako gazteen musika festibalaren barne kokatzen da beste hiru kontzertuekin batera
2016an, Donostiak, Europako kultur hiriburua izan zenez, europar jaialdia antolatu zuen. Donostian eta Erkidegoan herrialde ezberdinetatik etorritako hainbat eta hainbat gazteen kontzertuak entzuteko eta partekatzeko aukera izan zen.
Lau talde ezberdinek bisitatu zuten Azkoitia, gehienak alemaniarralk. Harrezkero, Bizkargi Musika Eskolako gazteen nahia izan da beraiek ere atzerrira bidaiatzea, musika aitzakia bezala hartuz eta elkarlaneko egitasmo batekin jaialdi erraldoi honetara joatea.
Aurten, Leewarden (Holanda)da Europako Kultur Hiriburua eta Sneek-ek hartu du erreleboa europar musikari gazteen Jaialdia antolatzeko, hau da, '13th edition of the european youth music festival'.
«Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak aukera paregabea eman digu gonbidapena luzatu digutenean Bizkargi Abesbatza beraien ikasleekin elkartuz programa bateratu bat prestatu eta parte har-tzea posible eginez», adierazi dute Azkoitiko musika eskolatik .
Donostiko eta Azkoitiko udalei esker, ekintzen egutegi bateratu hau prestatzea posible izan da: apirilaren 20an, Azkoitiko Baztartxon lehenengo kontzertua eta maiatzaren 3an Donostiko Antzoki zaharrean bigarrena. Azkenik, Holandan beste bi kontzertuetan parte hartuko dute. Hau guztia dela eta, Musika Eskolatik haratago joatea nahi izan da, herriko 'Marea Urdina' egitasmoarekin bat eginez eta kontzertu hau solidarioan bilakatuz. Autismoa duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko babesa eman nahi diote eta beraiei eskainitako kontzertua izango da.
Bestalde, eta ekitaldiari amaiera emateko, 'Marea Urdina' abestia grabatu duten musikoak ere jotzera eskaini dira . Hona hemen abestia entzuteko esteka (https://www.youtube.com/watch?v=-pce24XqNRg&feature=youtu.be: Marea Urdina).
Sarrera 3€(helduentzat bakarrik): Musika Eskolan bertan apirilaren 19tik aurrera salgai egongo dira . Bertan jasotzen dena, osorik Marea Urdina egitasmoarentzat izango da.
Matrikulazioak
Bestalde, datorren ikasturterako bigarren matrikulazio epeari hasiera eman zioten atzo. Matrikulazio hau ikasle guztientzat izango da eta plazak osatu arte. Epealdia, apirilaren 9tik ekainaren 15ra irekiko da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriek eta lehengoak aukera berdinak izango dituzte. Hau da, ordu aukeratzeko lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.
Idazkaritzako ordutegiak (eskola-aldian): 09:30-11:30etara eta 16:00-18:00etara izango dira.
Lo + leído
Top 50
- 1
El fallecimiento de Antton Oñederra ha causado una gran conmoción en Azkoitia
- 2
Exitoso concierto de sensibilización ante el autismo
- 3
El Ayuntamiento se suma al proyecto Pauso Berriak
- 4
Concierto solidario para sensibilizar ante el autismo, mañana en el Baztartxo
- 5
Azkoitia despidió ayer al sacerdote Ignacio Ramírez Inchausti
- 1
Dos muertos y varios heridos graves al chocar un coche y un autobús con destino Donostia
- 2
Módulos de la vieja barandilla de La Concha, a sorteo
- 3
Así se ocultaba en Málaga el autor de la salvaje agresión a una sexagenaria en Algeciras
- 4
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 5
Estudiantes con empleo asegurado