Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ander Letamendiaren hitzaldiak eman zion hasiera festari.
Kontzejupe, Azkoitiko bihotz bilakatu zen atzo

Kontzejupe, Azkoitiko bihotz bilakatu zen atzo

Inoiz baino herrikoiago izan zen Pilotai Eunen laugarren edizioa | Partehartze handia izan zen ezaugarrietako bat eta jende ugari hurbildu zen Kontzejupera

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA.

Domingo, 10 de junio 2018, 00:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azkoitiko festa egun berezien artean bere tokia egiten ari da Pilotai Eune, eta atzo ospaturiko laugarren edizioa inoiz baino herrikoiago izan zen. Partehartze handia izan zen eguneko ezaugarrietako bat, gazte jende ugari hurbildu zen Kontzejupe ingurura apropos eginiko elastikoak soinena zuelarik eta pilotazale gazteak, beterano baino gehiago, ikusi ahal izan ziren festa egunez gozatzen. Pilota zaletasuna berpizteko asmoz antolaturiko egunak, dirudi, bere asmoa ari dela lortzen eta beste behin ere, Azkoitiko bihotz eta pilota jokoaren sehaska bilakatu zuen Kontzejupe.

Festa luzea eta oparoa

Ander Letamendia, pilotarien sendagilea, pilotaren historian aditua eta Azkoitiko Zalduntxoen elkarteko kideak eman zion hasiera, ostiralean, festari eta atzoko eguna luze eta alai joan zen.

Pilota zaleek era bat gozatu zuten 'Pilotai Eunean' eta besteak beste, umeen, neska eta gizonezkoen, profesional ohi eta goi mailako partiduak ikusi ahal izan zituzten.

Kalejira, Reyes Azkoitiaren 'pelotazue', herriko pelotariei omenaldia eta herri bazkari erraldoiak jantzi zuten herriak, herriarentzako, antolatutako pilota egun berezi eta gero eta osasuntsuago hau.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios