Borrar
Ganaduen kalitatea eta itxura ezin hobea ikusteko zale eta kurioso asko hurbildu zen bi urtean behin Plaza Berrin egiten den enkantera. ARGAZKIAK SUDUPE
Koadrilen egun handia festetako azken txanpan

Koadrilen egun handia festetako azken txanpan

Goizean atletismo saioa egingo da Baldan eta ondoren 'XVI. Andramaixetako Milia' jokatuko da

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA.

Viernes, 18 de agosto 2017, 00:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Andramaixen festetako azken txanpara iritsi gara eta festaz beteriko lau egunen ostean, koadrilen eguna baino ez da gelditzen.

Atzokoak, baserritarrei eskainitako egunak izan arren, tokia izan zuen beste hainbat eginkizun eskaintzeko.

XXXVI. Inazio Iriarte margo lehiaketako parte-hartzaileak goizean goiz ibili ziren eta herriko hainbat txoko esanguratsu islatu zituzten beraien lanetan eta haiekin batera, herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejirak alaitu zituzten kaleak.

Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira alaiak ere ikusi ahal izan ziren Gipuzkoako Blonda Txapelketa egiten zen bitartean. Bi urtean behin burutzen den enkantean, ganadu zale eta kurioso asko hurbildu ziren plaza berrira. Aipagarriak aurkeztutako ganaduen kalitatea eta itxura ezin hobea.

Eguerdi partean, herriko enparantzan herri kirol jaialdi bikaina ospatu zen. Txikia IV, Otaño, Larrañaga eta Eloy Corcherok aizkolariek eta Mendizabal III eta Guzta harri-jasotzaileek emanaldi ederra eskaini zuten. Enbor bana kolpe gutxiagotan, harri ezberdinekin ahaleginak, proba mistoak eta abar ikusi ahal izan ziren atzokoan.

Atzo ere jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria ospatu zen Loiolan eta bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omendu ziren.

Arratsaldean, 'Karpa Misterio-tsua' magia ikuskizuna egon zen plazan eta Baldan, dantzari bikote gazteen txapelketa izan zen ikusgai. Urtetik urtera, gazteen eta helduen txapelketa txandatuz joaten dira ata aurten gazteena tokatzen zen.

Gauean, Elizagoien ahizpekin erromeria ospatu zen Balda Plazan eta IX. DIVA- SAT Idi dema sariaren txanda izan ziren, eta egun luzea bukatzeko, Balda Plaza eta inguruan suzko zezena ibili zen.

Festak bukatzear dauden honetan; gogorazi aurten ere, Andramaixetako egitaraua app bidez mugikorrean izateko aukera izan dela eta horrekin batera, herritarrek parte hartzeko aukera ere izan dutela. Parte hartze horrek, gainera, bere saria izango du; hau da, app hori erabiltzen dutenen artean tableta zozketuko da.

Bestalde, adierazi jaietan eraso sexistak prebenitzeko, dalak genero indarkeriaren kontrako informazio eta sentsibilizazio stand bat jarri duela eta bihar ere egongo dela Herriko plazan.

Gaurko egitaraua

Goizeko 11:00etan, atletismo saioa hasiko da Balda plazan eta ondoren, Xeye atletismo taldeak antolatutako 'XVI. Andramaixetako Milia' jokatuko da. 14:30ean bazkari herrikoia, Herriko plazan eta 17:30ean, herriko kaleetan Brincadeira Batukada taldea. 17:30ean, Balda plazan, apar festa eta 18:30ean Plaza Berrin zezenak. 22:00etan IX. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan eta herriko plazan Trikizio taldearekin dantzaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios