Kanta jaialdia Gabonen atarian

Azkoitia, Deba, Bergara eta Mutrikutik etorritako zazpi abesbatza igo ziren oholtzara aurtengo Gabon Kanta jaialdian./ARGAZKIAK SUDUPE
Azkoitia, Deba, Bergara eta Mutrikutik etorritako zazpi abesbatza igo ziren oholtzara aurtengo Gabon Kanta jaialdian. / ARGAZKIAK SUDUPE

Floreagako Guraso Elkarteak antolaturiko XXIX. Gabon Kanta jaialdia zen aurtengoa

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Floreaga Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolaturiko XXIX. Gabon Kanta jaialdia igande goizean ospatu zen Baztartxo aretoan.

Gabonetako atarian egin ohi den jaialdi erraldoiak, beste behin ere, aretoa jendez gainezka izan zuen. Mireia Olariaga eta Maria Arrieta izan ziren aurkezleak eta aurtengoan, zazpi abesbatza igo ziren oholtzara beraien kanturik ederrenak eskaintzeko asmoz.

Floreagako umeek osaturiko taldeak ekin zion jaialdiari eta jarraian, Debako Musika eskolako abesbatza aritu zen. Alai Batzako koruak izan zen hirugarren txandan aritu zena eta Bergarako Musika Eskola abesbatza laugarren.

Mutrikuko koralaren ostean, Bizkargi Musika Eskolako abesba-tza aritu zen eta azkenik, Floregako 'Elkarrekin' abesbatza.

Ohi denez, talde guztiak eszenatokira igo ziren Miguel Mª Azpiazuren 'Gabon Gaba' elkarrekin abestera eta horrela, aurtengo XXIX. Gabon Kanta jaialdiari bukaera egokia eman zioten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos