Secciones
Servicios
Destacamos
JOAQUIN SUDUPE
AZKOITIA.
Domingo, 12 de noviembre 2017, 00:11
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
San Martin festa eguna ospatu zen atzo hain esangura-tsua diren herriko auzo eta ermita inguruan. Egun osoan zehar kanpai hotsak izan ziren nagusi eta ia duela 500 urte, ekaitza ekiditeko, hasitako usadioari jarraipena eman zi-tzaion atzo ere.
Goizeko 10:00etan ospatu zen meza eta bat baino gehiago kexatu zen, garrazki, ermitaren egoera tamalgarriarekin. Sabaitik zetozen itukinak, amabirginaren irudia tokitik aldatzera behartu zuten eta sakristiako txukuntasun ezak ere kritikak jaso zituen. Goizean ere, San Martin Mikologi elkarteak antolaturiko IV. Mendi Lasterketa ospatu zen 54 partaide aritu zirelarik ibilbide gogor eta polita eginez.
'Tintoreixe' Elkarte ataritik hasi zen lasterketa eta ermitaren tontorrean zegoen muga. Iosu Imaz garaitu zen gizonezkoen artean 34 minutu eta 55 segundorekin eta Vanessa Cerrajero emakumeen artean 45:25ko denborarekin. Bi hauek Kurutzia baserriko produktuez osaturiko otarra bana jaso zuten eta ostentzeko partaide artean hainbat opari zozkatu ziren. Zurt, Ttakun, Orbela, Yoko, Plaza Berri Sport, Toota masaiak, Hintza Etxeberria Masaiak, Mikel Uria jatetxea, udaletxea eta elkartean lanean aritu ziren guztiei laguntza eskertu nahi izan zuten San Martin Mikologi elkartetik.
Gogoratu, lehen, San Martin eguna ospatzeko auzoko elkarteetan txorixo eta salda dohainik emateko ohitura zegoela eta duela lau urte, Mikologi elkarteak ohitura berreskuratu zuela. Atzo ere; hurbildu ziren guztiak mokadua egiteko aukera izan zuten. Dena den; nahiz eta euri langarra aritu tarteka, azkoitiar ugari hurbildu zen kanpaia jotzera, San Martin eguna ospatzera eta hain aspalditik datorren ohiturari jarraipena ematera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.