JOANES ESPAINIAKO TXAPELKETAN

JOANES ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Joan den aste bukaeran eta Infantil mailan, Espainiako Neguko Txapelketa ospatu zen Pontevedran, Galizian, eta bertan izan zen Zubiaurre Elkarteko Joanes Txurruka igerilaria. Berarekin Pello Benitez entrenatzailetariko bat joan zen. 100 metro bizkarreko proban eta 50 metroko igerilekuan, bere adinekoetan 19. postua lortu zuen 1:05.39ko denborarekin bere marka pertsonala ezarriz eta lan bikaina eginez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos