Jende ugari San Andres ospatzera

Plazan jartzen diren txerritxoak predikamendu handia izaten dute eta haur eta umeentzat, bertaratzea izan zen festako momenturik ederrena. /  ARGAZKIAK SUDUPE
Plazan jartzen diren txerritxoak predikamendu handia izaten dute eta haur eta umeentzat, bertaratzea izan zen festako momenturik ederrena. / ARGAZKIAK SUDUPE

Lehendabiziko orduetan hotza eta euria izan zen protagonista eta eguerdi aldera arte ez zen jende askorik hurbildu plazaraAbenduari dagokion eguraldi txarrak pixka bat goibeldu zuen atzoko festa

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Abenduari dagokion eguraldi makurrak pixka bat goibeldu zuen atzokoan San Andres jaia. Hala ere, goizeko azken orduetan ateri eutsi zion eta giro bikainean, jende ugari hurbildu zen plazara eta inguruko azokara. Lehendabiziko orduetan hotza eta euria izan zen protagonista eta eguerdi aldera arte ez zen jende askorik hurbildu herriko enparantzara. Gero, plaza jendez gainezka egon zen eta festa giroa nagusitu zen dudarik gabe.

Egun osoan zehar, herriko plazako arkupetan prestaturiko talo, txistorra, tortilla eta abarrek, harrera ona izan zuten eta azkoitiar ugari hurbildu ziren mokadua hartzera. Plazan jartzen diren txerritxoak predikamendu handia izaten dute eta haur eta ume ugarientzako, bertaratzea izan zen festako momenturik ederrena. Ezin ahaztu Txuri Urdin elkarteak antolaturik, marrazki eta buztin modela lehiaketa ere ospatu zela eta hauek izugarrizko kolorea eman ziotela San Andres festari. Aurtengoan ere, 1.000 haur baino gehiagok hartu zuten parte.

Eguerdian, udaletxeko areto nagusian, V. Urkome Saria banatu egin zen eta bertan, landa garapenerako ideia eta egitasmoak saritu ziren. Bestalde, herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejirak, herriko kaleak musikaz blai betetzen zituen bitartean, herri kirol jaialdi bikaina eskaini zen enparantzan.Aipatu behar ere zenbat postu ezberdin jarri ziren plaza Berri, Eliz atari eta Balda plazaren barrena janari, gozoki, arropa, jostailu eta abar luze bat saltzen.

V. Urkome Sarian, landa garapenerako ideia eta egitasmoak saritu ziren eguerdian

Arratsaldean

Arratsaldean, Txuri Urdin elkartearen marrazki eta buztin modela lehiaketako sari banaketa egin zen eta ondoren; Kontzejupean, Oteiza pilota elkarteak antolatuta, Kontzejupe sariaren azken partidak jokatu ziren. Aurtengoa, txapelketaren berrogei eta hamalaugarren edizioa izan da eta guztira 85 pilotari, lehendabiziko aldiz emakumeak ere, aritu dira joan den irailean hasitako kanporaketan.

Gauean, Azkoitiko 'Jota Txikiu' probazale elkarteak antolaturiko San Andres kintopeko idi dema sariko jardunaldiaren saioan San Pelaio (Bakio), Lander Plaza (Mungia) eta Alegria (Bermeo) aritu ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos