Jakes Urangak utzi egin du Azkoitiko EH Bilduko zinegotziaren kargua

Itziar Joaristi eta Jakes Uranga.
Itziar Joaristi eta Jakes Uranga.

DV AZKOITIA.

Jakes Uranga zinegotziaren kargu uztearen berri eman du Azkoitiko EH Bilduk. «Bihotzez eskertu nahi dugu urte hauetan Udalean herri ordezkari gisa egin duen lan guztiagatik, Azkoitia hobeago bat egiteko egin duen esfortzu guztiagatik. Etapa hau itxita, familiari eta ibilbide profesionalari eskaini ahalko dio denbora gehiago Jakesek» adierazi du alderdi politikoak. Ordezkaria, Itziar Joaristi izango da. Fisikaria ikasketaz, azken hamarkadetan Floreaga ikastetxeko irakasle lanetan jarduna da.

Fotos

Vídeos