Insaustin 'Barkora marinelak' izeneko hitzaldi musikala gaur

DV AZKOITIA.

Errenteriako Andra Mari Abesbatzak, 2015ean Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko adiskide kolektibo izendatua izan zenak, Ilustrazioari eskainitako emanaldiarekin ekingo dio 2018ko jardunari. Hitzordua 18:00etan da Azkoitiko Insausti Jauregian. 'Barkora marinelak' izendatu duten hitzaldi musikalak, 1784an Pasaiako kaitik abiatu zen alegiazko espedizio bat aitzakia hartuta XVIII. mendeko musikan barrena joango da. Programa, mota guztietako jendeari zuzendutakoa, baita musika klasikoa entzuteko ohiturarik ez duenari ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos