Inoiz egin den bigarren markarik onena lortu du Jone Zabaleta azkoitiarrak

Jone Zabaleta gazte azkoitiarrak pista estalian. /  YOLANDA
Jone Zabaleta gazte azkoitiarrak pista estalian. / YOLANDA

AZKOITIA.

Jone Zabaleta azkoitiarrak pista estalian, 3.000 metroko proban (Gipuzkoan emakume mailan), inoiz egin den bigarren markarik onena lortu du. 9 minutu eta 52 segundotan geratu du kronoa.

Iratxe Aranburu eta Maria Luisa Irizar haundien aurretik; mende honetako denborarik onena da eta gainera; astebete lehenago lortutako 10:00 hura nahiko urruti utziaz.

Behin baino gehiagotan esan du gazteak zeinen gogorra den bakardadean entrenatzea, baina oraingoan ahaztuak izango ditu bakardade eta sufrimenduak.

Ehundaka arratsalde hotz eta behe lainoz beteak jasan ditu Jone Zabaleta Larrañagak bere entrenamenduetan, «antxintxike egiten duzuenok badakizue noski zertaz ari garen» dio. Azken bi urteotan gazte azkoitiarra Lleidan bizi da, bere ikasketak bertan ari delako burutzen.

3.000 metrotarako apustua

Orain artean, Jone 800 edo 1.500 metroko probetan ikusi dugu, baina aurten badirudi 3.000 metrotarako apustua egin duela eta momentuz oso ondo ateratzen ari zaiola. Pedro Muñozen aginduetara Atletiko San Sebastianeko elastikoa defendatzen duen gazteak badu etorkizuna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos