Iñaki Larrañaga izan da Zubiaurre Igeri Elkarteko zozketako irabazlea

Iñaki Larrañaga saria jasotzerakoan atzo goizean. /  SUDUPE
Iñaki Larrañaga saria jasotzerakoan atzo goizean. / SUDUPE

Herrixen elkarteko dendetan gastatzeko 3.000 euroko txartela bereganatu du

AZKOITIA.

Iñaki Larrañaga Epelde izan da Zubiaurre Igeri Elkarteko Gabonetako zozketako irabazlea. Iñakik, 3.000 euroko txartela bereganatu du «mutil kozkor bati boletoa San Martingo elkartean erosi ostean», adierazi zuen atzo goizean saria jasotzerakoan. Pozez gainezka, hasieran sinistu ere ezin zuela zioen Zubiaurre Igeri Elkarteko ordezkariaren eskutik saria jasotzerakoan.

Herriko dendetan

Azkoitiko dendarien Herrixen elkarteko dendetan gastatzeko saria da hau eta igeri elkartekoak zioten bezala, «nahi genuen saria Azkoitian geratzea bere osotasunean, horregatik Azkoitiko dendetan gasta-tzeko 3000 euroko txartela».

Bidenabar, Zubiaurre Igeri Elkarteak eskertu nahi izan zuen Azkoitiko dendari elkartearen laguntza, Caja Ruralena eta nola ez, zozketako txartelak erosi dituzten guztiak ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos