Iñaki Barandiaran erdilaria fitxatu du Anaitasunak

Iñaki Barandiaran eta Josu Juaristi aurkezpenean. /  ANAI
Iñaki Barandiaran eta Josu Juaristi aurkezpenean. / ANAI

AZKOITIA.

Iñaki Barandiaran Auzmendi (Lazkao, 1995) da Anaitasunak egin duen fitxaketa da. Sestao River taldean libre geratu da Barandiaran, eta horrela iritsi da Anaitasunara. Josu Juaristi kirol arduradunak aurkeztu zuen erdilaria. Jokalariak taldekide berriak eta San Juango eta Txerloiako instalazioak ezagutzeko aukera izan du dagoeneko.

Antiguoko futbol taldean hasi zuen bere futbol ibilbidea. 2014-15 denboralditik aurtengo denboraldira bitartean Soriako Numancia B taldean aritu da. Aurten, berriz, Sestao River taldeetan aritu da lazkaoarra. Orain libre gelditu da, eta Anaitasunan arituko da denboraldia amaitu bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos