200 ikaslerekin emango diote hasiera Tenis Eskolako denboraldi berriari

Udako etenaldiaren ostean eta 200 ikasleekin hasiko du.

Bestalde, azaroan berriz Udazkeneko Txapelketa ATG izango da, gizonezkoen banakakoa

J. SUDUPE AZKOITIA.

Txeloia Tenis Eskolak berriro ekiten dio bere lanari udarako etenaldiaren ostean eta 200 ikasleekin hasiko du denboraldi berria. Horien artean, txikiak (2013-2010), hastapena (2009-2006), perfekzionamendua (2007-1999), Konpetizioa (federatuak), helduak, Emakumeen Kirola eta Eskola Kirola mailetan arituko dira.

Emakumeen binakakoa

Laster hasiko da martxan Tenis Eskolako emakumeen binakakoa eta klaseak Txerloiako tenis pistetan emango dira urte osoan, eguraldi txarra egiten badu Xabier Munibe DBH ikastola berrian izango direlarik. Bestalde, azaroan berriz Udazkeneko Txapelketa ATG izango da, gizonezkoen banakakoa, eta izenematea urriak 1etik aurrera irekiko da.

Fotos

Vídeos