130 igerilari gaztek hartu zuten parte aurtengo San Andres Igeri Sarian

Ur-jolasetan gozatu ahal izan zuten neska-mutil gazteek. /  ZUBIAURRE
Ur-jolasetan gozatu ahal izan zuten neska-mutil gazteek. / ZUBIAURRE

Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie sariketa posible egin zutenei

DV AZKOITIA.

Giro ezin hobean joan da aurtengo San Andres Saria. Azkoitiko eta Azpeitiako ia 130 igerilari gaztek hartu zuten parte, lehia eta festa uztartuta. 25 metroko eta 50 metroko probak egin behar izan zituzten 8 eta 10 urte bitarteko igerilariek, eta guztiek jaso zuten saria; proba bakoitzean aurreneko hiru postutan sailkatu zirenei kopa bana banatu zitzaien, eta gainerako denei lepokoak. Lehiari ekin aurretik, ur-jolasetan gozatu zuten neska-mutilek, eta lehiaketako probak amaituta, errelebotako saioak egin zituzten, bi herriotako haurrak nahastuta.

Modu batera edo bestera, Zubiaurre Igeri Elkarteko kide guztiek hartu zuten parte festan; antolaketa-lanetan, sariak banatzen eta igerian. Zubiaurre Igeri Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie sariketa posible egin zuten guztiei, besteak beste, Udalari eta herriko babesleei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos