Igeri Elkartearen eta Nho-Ainhoa Etxaniz estudioaren arteko babesletza akordioa

Igerikoek eta Ainhoa Etxaniz akordioa sinatzerakoan. / ZUBIAURRE

Zubiaurre Igeri Elkarteak, Nho-Ainhoa Etxaniz estudioarekin lau urterako babesletza akordioa sinatu du

DV AZKOITIA.

Zubiaurre Igeri Elkarteak eta Nho-Ainhoa Etxaniz estudioak babesletza akordioa egin dute. Datorren denboraldirako prestatze lanetan murgiltzen hasiak dira igeri elkartekoak. «Azken hilabeteetan zehar gure proiektuan sinetsi eta babestuko duten bidelagunen bila ibili gara buru belarri. Lan hau guztia bere fruituak ematen hasia da eta gaurkoan lehenengoa aurkeztera gatoz», adierazi dute Zubiaurrekoek. Taldeak, Nho-Ainhoa Etxaniz estudioarekin lau urterako babesle-tza akordioa sinatu du. Akordio honen baitan igeri elkarteko elastikoak Nho estudioren logotipoa eramango du aurrealdean hurrengo lau sasoietan zehar. «Hurrengo egunetan badugu bestelako akordioak sinatzeko itxaropenik. Lotu ahala izango duzue honen berri», azpimarratu dute.

Fotos

Vídeos