Igandean hasiko da Anaitasunaren Futbol Eskola

DV AZKOITIA.

Bihar, hilak 10, hasiko da Anaitasunaren Futbol Eskola. Aste honetan, 2007 eta 2008. urteko mutilen txanda izango da, eta datorren astean neskena. Astez aste, txandatuz joango dira herriko neska mutilak.

Ordu eta erdi iraungo dute igande goizetan egingo diren teknifikazio eskolek. Igande honetan, esaterako, 2007ko mutilak 09:00etatik 10:30era egingo dute entrenamendua, eta 2008koek 10:30etik 12:00etara. Datorren asteburuan hasiko dira neskak. Euren txanda, 09:00etatik 10:30era izango da bi astean behin.

Asteburu honetan 3x3 Futbol festa ospatuko da herrian, eta Futbol Eskolara joan ezin duten haurren izena esatea beharrezkoa ikusten dute klubetik. Hori horrela bada, klubarekin edota dagokion entrenatzaile edo arduradunarekin kontaktuan jartzea eskatzen diete.

Fotos

Vídeos