Borrar

Igandean burutuko da bi urtetik behin egiten den Zazpi Kurutze mendi martxa

Goizeko 04:00etan aterako dira mendizaleak Azkoitiko plazatik eta 55 kilometroko ibilbidea egingo dute

J.S.

AZKOITIA.

Viernes, 8 de junio 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi urtean behin, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatzen duen Zazpi Kurutze mendi martxa igandean ospatuko da eta aurtengoa XXIII. edizioa izango du.

Dagoeneko izena eman ez dutenek, 03:00etatik 04:00etara bitartean izango dute aukera plazan hogei euroren truke.

Goizeko 04:00etan hasiko dira mendizaleak Azkoitiko plazatik. 55 kilometroko ibilbidea egingo dute Erlotik (1.027 metro) hasi eta Aittolatik (645 metro), Zargoatetik (540 metro), Hirukutzetatik (895 metro), Irimotik (898 metro), Izazpitik (950 metro) eta Oletatik (756 metro) zapaldu beharko dituztelarik.

Martxa Azkoitiko plazan bukatuko da. Beharrezkoa da jarritako kontrol guztietatik pasatzea eta araututako gutxieneko denborak betetzea. Sei hornidura gune izango ditu martxak

1972. urtean hasitako mendi festa honek mendi zaletasuna suspertzen laguntzen du, gehin bat herri mailako proba da eta; herritarrei martxan parte hartzeko deia egiten diete edizio bakoitzean mendi bazkuneko kideek.

Martxa bukatzen duten partehar-tzaileei kamiseta bat emango zaie eta bukaeran, dutxak Xabier Munibe ikastolan egongo dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios