Hirugarren Mailako taldeak gaur hasiko du denboraldi-aurrea

18:30ean ekingo diote denboraldi berriko lehen lan saioari

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Gaur osteguna, hasiko da Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldea denboraldi berria prestatzen. 18:30ean ekingo diote denboraldi berriko lehen lan saioari.

Taldeak erronka berriak ditu, maila berri batean. Hirugarren Mailan arituko dira mutilak Euskal Herriko talderik lehiakorrenekin batera, eta denboraldi berria prestatzen aste honetan bertan hasiko dira gorriek.

Taldea osatzen duten jokalariak, bai aurrez zeudenak eta bai fitxaketak, Txerloian izango dira 2017-18 denboraldiko lehen saioa egiten.

Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa uztailaren 29an jokatuko dute, Real Sociedad C taldearen aurka. Neurketa hori 11:00etan hasiko da, Zubietan. Ondoren, Vitoria, Cultural Durango, Beasain eta Zarautz taldeekin neurtuko dituzte indarrak gure mutilek liga txapelketa hasi aurretik.

Fotos

Vídeos