Herriarteko txapelketako final laurdenak bihar gauean Gurean 2-1eko abantailarekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Bihar gauean Gipuzkoako Herriarteko eskuzko pilota txapelketako partiduak jokatuko dira Gurea pilotalekuan. Final laurdunetako itzulikoak izango dira, hain zuzen ere, eta azkoitiarrek 2-1eko abantailarekin jokatuko dute. Izan ere, emaitza horixe lortu zuten joan den asteburuan Hernanin.

Kadeteetan, Aranbarri eta Astigarragak 11 eta 22 irabazi zuten. Jubeniletan, Oteizak eta Urangak 13 eta 22 irabazi zuten eta senior mailan, berriz, Juaristi eta Oñederrak 22- 7 galdu. Partidak 22:00etatik aurrera jokatuko dira bihar.

Bestalde, azkoitiarrak ez zuten lortu finalerdietan sartzea gomazko paletako txapelketan tantoen aldeagatik eta txapelketatik kanpo gelditu ziren. Joanekoan bi eta bat gailendu ziren azkoitiarrak baina tantoen aldea hernaniarren aldekoa zen. Itzulerako partiduetan Epeldek 20- 19 galdu zuen, Aizpuru eta Juaristik 14-20 irabazi eta Azpirozek 20 eta 6 galdu zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos