Herriari eskainitako aurreskua dantzatuz

Plaza era bat bete zen film laburren lehiaketa ikusteko./IÑAKI
Plaza era bat bete zen film laburren lehiaketa ikusteko. / IÑAKI

Lehen Umore Ona elkarteak antolatzen zuena Udalbatzako partaideak eskaini zieten herritarrei

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Udalbatzaren ekitaldi instituzionalei bukaera eman zi-tzaien atzokoan, besteak beste. Eguna, Eltziegoko dultzaineroen eta Txalkor txistulari taldearen kalejirarekin hasi zen eta meza nagusiaren aurretik, Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor txistulari taldeak 'Alkate Soinua' jo zuen.

Meza nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide zirela, parrokiko eta Iraurgi abesbatzak abestu zuten.

Eguerdian, Ohiko Aurreskua dan-tzatu zen Herriko Plazan, lehen Umore Ona elkarteak antolatzen zuena. Bertan Udalbatzako partaide batzuk herriari eskainitako aurreskua dantzatu zuten. Ondoren, festatako bigarren kontzertu eskaini zen Kontzejupean Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroekin.

Gaur, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko Inazio Iriarte margo lehiaketa izango da

Atzo ere, haur eta gurasoen bazkariaren txanda izan zen. Umoretsu eta alai ospatu zuten Ikurrinaren Plazan eta ondoren zezen karretoiaren kalejirarekin gozatu ahal izan zuten plazatik irtenda. Balda Plazaraino joan ziren, non, gazteentzako jolas dinamikoak zeuden antolaturik. Arratsaldean ere, eliz atarian, publiko guztientzat, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna gozatu ahal izan zen.

Iluntzean, 'Plaza Dantzak' izan ziren Eliz atarian, Sahatsa Dantza taldeko kideekin eta herritarrekin. Herritarrei aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, joan den abuztuaren 8ean entsegua egin zuten Baztartxo antzokian eta atzo, ordu erdi lehenago ere pausoen errepaso-ikastaroa egin zuten eliz atari bertan. Eguna bukatzear zegoela, Baztarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, suzko errobera ikusgarriak argiztatu zuten zerua eta azkenik, plazan, Passepartout eta Hesian taldeen kontzertua.

Gaurko egitaraua

9:00etan, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVI. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako seilu jartzea, Torre Zurin. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara jasoko dira bertan.

09:30ean, herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira eta ordu berean, Plaza Berrin, Gipuzkoako Blonda Lehiaketa. 11:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira eta 12:00etan herri kirol jaialdia, plazan aurkezlea Juanjo Sagastibeltza izango delarik. Aizkolariak: Txikia IV, Otaño, Larrañaga eta Eloy Corchero. Harri-jasotzaileak, Mendizabal III eta Guzta.

12:30ean, jubilatuen meza parrokian eta 14:30ean, jubilatuen anai-arreben arteko bazkaria Loiolan. Bertan aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.

18:00etan, dantzari bikote gazteen txapelketa Baldan eta 'Karpa Misteriotsua' magia ikuskizuna plazan. Hiru saio izango dira.

19:30ean, Inazio Iriarte XXXVI. Margo Lehiaketaren sari banaketa egingo da, Torre Zuri erakustokian.

22:00etan, Balda plazan, Elizagoien ahizpekin erromeria eta ordu berean, DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Egunaren amaieran, 23:00etan hain zuzen ere, Suzko zezena ibiliko da Balda plazan eta gero erromeriak jarraituko du.

Fotos

Vídeos