Hasi dira entseguak Europako Musikari Gazteen Jaialdian parte hartzeko

Juantxo Zeberiorekin egin da lehenengo entsegua. /  BIZKARGI
Juantxo Zeberiorekin egin da lehenengo entsegua. / BIZKARGI

Hilak 20ko kontzertu solidariorako sarrerak salgai daude

DV AZKOITIA.

Maiatzaren 8tik 11 arte, XIII. Europako Musikari Gazteen Jaialdia ospatuko da Sneek-en (Holanda). Hori dela-eta, Donostiko Udal Musika eta Dantza Eskolak, bidaia antolatu du eta 'Bizkargi' Abesbatza gonbidatua izan da beraiekin bat egin eta programa bateratu bat egiteko.

Aste honetan, Juantxo Zeberiorekin lehenengo entsegua izan dugu Azkoitin. Hurrengoa Donostiko Musika Eskolan egingo da, martxoaren 16an.

Bestalde, Holandara joan aurretik bi kontzertu emango dituzte elkarrekin, lehenengoa Baztartxo Antzokian apirilaren 20ean eta bigarrena Donostiko Antzoki Zaharrean, maiatzaren 3an. Hilaren 20koa, Mareaurdina ekimenarekin kontzertu solidarioa izango da eta dagoeneko, Musikaeskolan, sarrerak salgai daude 3 eurotan helduentzat. Sarreretatik ateratzen den diru guztia, autismoaren inguruan sentsibilizatzeko proiektu honetara bideratuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos