Harrotasun handiz erori zen Anaitasuna Garmendipen

Igor Zubeldiak ohorezko sakea egin zuen Jon Guridirekin eta argazkia Anaitasunako jokalariekin.
/ANAI
Igor Zubeldiak ohorezko sakea egin zuen Jon Guridirekin eta argazkia Anaitasunako jokalariekin. / ANAI

1 eta 0 galdu zuen Lagun Onak taldearen aurka jokaturiko derbian

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Anaitasunak azpeitiarrek baino joko hobea erakutsi zuen Garmendipen, baina ez zen justiziarik egin Azpeitian. Lehen zatian neurketako kontrola gorrixena izan zen, baina bigarren zatiko lehen hamabost minutu kaskarren ondoren, etxekoek gola sartu eta derbia erabakitzea lortu zuten. Golaren ostean esnatu zen berriz taldea, eta banako berdinketa egiteko aukerak izan zituen arren, esku hutsik itzuli zen alboko herritik.

Modu onean ekin zion Anaitasunak neurketari eta hasierako minututik sartu zen partidara agintea hartuz. Jokoan etxeko taldea baino gehiago izan ziren gorrixek, baina ez zen aukera garbirik izan lehen zatian.

Bigarren zatiaren hasieran, ordea, taldeak ez zuen lehen zatian bezala kontrolik izan, eta gogotik ordaindu zuen. Lagun Onakek lehen ordu laurdena bete aurretik birritan eman zuen abisua eta etxekoen gola 63. minutuan iritsi zen, jokaldi ona egin zuten ezker hegaletik azpeitiarrek, eta lehen ukituan erdiratu ostean, derbia erabaki zuen gol zinez dotorea egin zuten.

Golaren ostean esnatu zen Anaitasuna, eta zaleen hauspoarekin batera aurrera egin zuten. Aukera garbiak izan zituzten berdinketa lor-tzeko, baina ez zen iritsi gorrixek esperotako golik. Etxeko taldea atzean pilatu zen eta zirrikitu gutxi utzi zuten. Halere, lehen abagunea 66. minutuan izan zuten gorrixek kornerra jokoan jarri ondoreneta handik bost minutura, berriz, Izagirreren burukadak ere larri jarri zituen azpeitiarrak, eta 73. minutuan, Mikel Arzalluzen jaurtiketan

Lagun Onak, ondoren, neurketa lokartzen saiatu zen, eta hein handi batean lortu ere. Gorrixen taldeak Ander Pastrian zelairatu berriaren bitartez izan zuen aukera bat, baina osterantzean ez zuen etxekoen atezainak lanik egin beharrik izan.

Derbiko lehen hiru puntuak Azpeitian gelditu dira, baina Anaitasuna burua goian duela erori zen. Datorren asteburuan Sodupe jasoko dute Txerloian. Neurketa zapatuan, 17:00etan jokatuko da.

Fotos

Vídeos