Hainbat jarduera antolatu dira Liburutegiaren Egunaren baitan Azkoitian

Gaur zientzia tailerra eta larunbatean ipuin kontaketa eskainiko dira

J.S. AZKOITIA.

Asteartean, Liburutegiaren Eguna izan zen eta horren harira, Aizkibel Liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu aste honetarako. Atzo eta gaurko, zien-tzia tailerrak antolatu dira umeen-tzat. 'Bandiblu' eta 'Planetak' izenburupean eskainiko diren saioen helburua da zientzia ikuspegi dibertigarri batetik lantzea, hezkuntzari garrantzia emanez eta zorroztasun zientifikoari uko egin gabe.

Tailerrak tarteko, bi egunetan, arratsaldez Aizkibel Liburutegiko beheko solairua itxita egongo da erabiltzaileentzat eta lantegietan parte hartuko duten umeentzat izango da espazioa.

Halaber, bihar larunbatean, ipuin kontaketa eskainiko da. Apika taldeak 'Rol jokoa' aurkeztuko du hiru urtetik gorako umeentzat. 11:00etan izango da. Horregatik, larunbateko goizean liburutegiko azken pisua itxita egongo da beste erabileretarako.

Fotos

Vídeos