Hainbat ekintza indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunari lotuta

J.S. AZKOITIA.

Genero indarkeriari aurre egiteko, Udalak eta Sostenipe taldeak hainbat ekintza antolatu dituzte larunbatean, azaroaren 25ean, ospatuko den Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan. Egitaraua bihartik abenduaren 2ra luzatuko da. 'Volar' filmaren proiekzioarekin emango zaio hasiera bihar Elkargunean 18:00etan.

Bertha Gaztelumendik zuzenduta, pelikulak indarkeria pairatu duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Larunbatean, 'Woman in black' ekitaldia antolatu du Sostenipe taldeak 18:30ean plazan.

Azaroaren 29an, udal osoko bilkuran genero indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala onartuko da eta abenduaren 1ean, autodefentsa feminista tailerrarekin emango zaio jarraipena egitarauari. Elkargunean izango da saioa 9:30etik 13:30era bitartean. Izen-ematea zabalik dago. Idatzi ondorengo helbidera: berdintasuna@azkoitia.eus.

Egun berean, hilaren 1ean, 'Él nunca me pegó' dokumentala ikusi ostean, kazetaria eta genero berdintasunean aditu den Irantzu Varelak hitzaldia emango du. Elkargunean izango da hau ere, 18:00etan hasita.

Amaitzeko Beldur Barik Topaketa ospatuko da Eibarren abenduaren 2an. 16:30etik 21:45era izango da. Doako autobus zerbi-tzua jarriko da baina erabili nahi duenak aurrez izena eman beharko du beldurbarik.org web orrian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos