Gure Esku Dagok argibideak eman ditu giza-katerako

AZKOITIA.

Igandeko giza-katerako 500 lagunek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko Azkoitian, baina oraindik ere eman daiteke. Gaur mahaiak jarriko dituzte kalean eta honako tabernetan ere eman daiteke: Etxe Aitz, Latz, Zakela, Zurt, Ttakun, Koxka, Dean eta Olaberri. Autobusez joatea gomendatu dute. 10:15ean aterako dira liburutegi aurretik eta 13:00etan i-tzuli (joan etorria zazpi euro). Autoz joateko aukera ere izango da; 40. eta 41. kilometroetan egotea egokitzen zaienei Sansinenea poligonoko aparkalekuan utzi beharko dute autoa. Giza katea 12:00etan hasiko da, eta azkoitiarrek Arroabea eta Itziar arteko errepidean 40 eta 41 kilometroetan egon beharko dute. Herritarrei 10:30erako dagokien kilometroan kokatzeko deia egin die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos