Gogotsu hasi dute matrikulazio kanpaina Azkoitiko AEKkoek

DV AZKOITIA.

Gogotsu hasi dute matrikulazio kanpaina Azkoitiko AEKkoek. Euskara ikasi edota hobetu nahi duen orok, erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, «bizi-esperientzia aparta biziko du. Euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko du gugana hurbiltzen denak helburua edozein izanik ere: etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, alfabetatzea, titulua lortzea, sare sozialetan euskaraz txukun idaztea... AEKn ikasleen behar eta helburuetara egokitzen gara», adierazi dute.

Eskaintza zabala du Azkoitiko AEKk. Egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak: B1, B2, C1 (EGA) eta C2 (online), alfabetatze klaseak, autoikaskuntza eta mintzalagun. Azkoitiko AEKren helbidea, Kultur Etxeko, 4. solairua, 4. gela da eta ordutegiak, 10:00-13:00 / 17:00-20:00. Telefonoa: 943 15 1089 edo 607 612 697 eta emaila: azkoitia@aek.eus

Fotos

Vídeos