Giro ederrean ospatu zen Urrategiko festa handiaren eguna

Mendizabalek Urrategiren 400 urteko historia kontatu zuen eta meza ostean Larrañaga eta Loidisaletxek bertsoak eskaini zituzten.
Mendizabalek Urrategiren 400 urteko historia kontatu zuen eta meza ostean Larrañaga eta Loidisaletxek bertsoak eskaini zituzten. / IBON

Juan Bautista Mendizabalek Urrategiren 400 urteko historia kontatu zuen

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Giro ederrean ospatu zen igandean Urrategiko festa handiaren eguna. Meza nagusia baino lehen, Juan Bautista Mendizabalek Urrategiren 400 urteko historia kontatu zuen eta ondoren. Meza nagusian Jose Antonio Pagolak lagundu zion parrokoari.

Ondoren Anjel Larrañaga eta Loidisaletxeren bertsoak eta herri kirolak Urrestillako Mikel Larrañaga eta Xabier Aranburu 'Guzta' eta Urrategiko 'Txikia IV' eta Goenatxo III.arekin. Arratsaldean berriz umeak izan ziren protagonista nagusiak beraientzako antolatutako zezen, poni eta puzgarriekin.

Irizar Etxetxoko 'Yerman' astoa eta Mendaroko 'Tope natxiok' giza proba taldearen arteko dema saioan, astoak 76 plaza, 2 zinta eta 2m egin zituen eta ondoren Mendaroko giza probakoak aritu ziren. 77 plaza eginez gailendu ziren. Bukatzeko Zabale eta Larrañagarekin 21:00ak aldera arte erromeria polita izan zen.

Mus txapelketa eta zozketa

Ostiraleko mus txapelketa giro ederrean ospatu zen 29 bikotekin. Sailkapena ondorengoa izan zen; lehen sailkatuak eta txapeldunak, Pello Gurrutxaga 'Loretoi' eta Patxi Arruti, bigarren sailkatuak Alberto 'Elgeta' eta 'Korta'; hirugarrenak Felix 'Burruntzi' eta Antonio 'Garixe' eta laugarrenak Diego eta 'Altzibertxo'.

Bestalde, jaien aldeko saskiaren zenbaki sariduna 4395 izan da eta ordezkoa 5756. Lehenengo zenbakiren jabea hilaren 20rako ez bada azaltzen ordezkoari emango zaio saria.

Fotos

Vídeos