Giampaolo Di Rosa organojole italiarraren kontzertua gaur gauean

Giampaolo Di Rosa italiarra./
Giampaolo Di Rosa italiarra.

Nazioarteko XVIII. Zikloaren barne arituko da 22:00etan

AZKOITIA.

Organo erromantikoaren nazioarteko XVIII. Zikloaren bigarren kontzertua eskainiko da gaur gaueko 22:00etan. Bertan, Giampaolo Di Rosa organojole italiarra arituko da. Zazpi ikasketa-karrera egin zituen Italian, Alemanian, Portugalen eta Frantzian, bai eta Performance masterra eta Musika Analisiko doktoregoa ere. Bere organo-errepertorioak garai guztiak hartzen ditu barnean, bai eta J. P. Sweelinck-en, J. S. Bach-en, C. Franck-en, F. Liszt-en eta O. Messiaen-en obra osoak, inprobisazioa, egile-obrak nahiz XX. eta XXI. mendeetako musika ere.

Inprobisatzailea

Kontzertista, inprobisatzailea eta konpositorea da, eta jarduera luzea izan du unibertsitateko irakaskuntzan eta inprobisazioko master-eskoletan; kontzertuak eman ditu Europan zehar, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Australian, Ekialde Hurbilean eta Asiako Hong Kong, Macao eta Singapur hirietan; eta hainbat lan, obra eta disko argitaratu ditu.

Fotos

Vídeos