Gaztetxoak «teknologia berrietan trebatzeko» egin dira tailer teknologikoak

Tailerrak Elkargunean egin ziren KZguneako geletan. /  SUDUPE
Tailerrak Elkargunean egin ziren KZguneako geletan. / SUDUPE

J.S. AZKOITIA.

Gabonetan tailer teknologikoak antolatu ziren 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat 'Musika eta Bideojokoa sortzen' izenburupean.

Jolastek proiektuaren barne izan zen ekimena. Proiektuak, Urola Erdiko gaztetxoak «teknologia berrietan trebatzea» zuen xedea irakaskuntza metodologia kolaboratiboen bitartez.

Saioetan musika eta bideojokoak programatzen irakatsi zen Scratch eta Makey-Makey erabiliz. Tailerrak Elkargunean egin zen, LH5-6 eta DBH1-2 mailakoei zuzenduta. Tamalez, partehartzaile kopuruaren ikuspegitik, ez zuen arrakasta handirik 10 lagun baino gutxiago joan ziren alegia.

Ikastaroak, metodologia kooperatiboen eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez zuzendu ziren, ikaskideen elkarlana sustatuz, taldean lan egiteko beharrezkoak diren abileziak landu eta praktikan jarriz.

Udalak %25ean finantzatu zuen ekimena eta duela bi urte robotikari eskainitako tailerrak eman zirenean, partehartzea azkoz handiago izan zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos