Gazte Astearen kartel lehiaketa eta Gabon parkerako begirale lan poltsa

Gabon Parkean begirale lana egiteko deialdia zabalik dago.
/SUDUPE
Gabon Parkean begirale lana egiteko deialdia zabalik dago. / SUDUPE

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Azken urteetan egin duten bezala, 'Gazte Astea' antolatu nahian dabiltza Gazte Informazio Zerbitzutik eta gazteen partaidetza ezinbestekoatzat jotzen dute.

Gazte Astea antolatzeko Gabon opor garaia aprobetxatuko dute, jai egun bereziak utziz beste egunetan ekintza ezberdinak antolatuz. Hau da; urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean.

Lehen ekintza proposamen gisa kartel lehiaketa aurkezten dute ondorengoak direlarik betebeharreko oinarriak. 12-17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete eta gaia 'Artxamendi Gazte Topalekua (Nolakoa izan behar du zuretzat topalekua?' da. Diseinua DIN-4 orri baten erdia izango da eta marrazkia bertikalean. Lanak txuri beltzean, nahiz koloretan, paperean, Cdan, edo pen-driven aurkeztu daitezke. Lana egilearen datu pertsonalak, ikastetxea eta ikas maila atzean jartzen dituela aurkeztuko da, Gazte Informazio Zerbitzuan (GIZ) hilak 28a baino lehen.

Epaimahaia Udaleko Gazteria zinegotzia, Gazteria Teknikaria eta Gazte Informazio Bulegoko arduraduna osatzen dute eta saridunak, 80 euroko eroste txartel bat jasoko du eta asteko kartel eta eskuorriaren azala gisa erabiliko da bere lana.

Bestalde, Gabon parkerako begirale lan poltsa osatzen ari dira eta bertan egoteko, baldintzak hauek dira: Azkoitian bizi izatea, euskaraz hitz egitea, 18 urte beteak izatea eta CVa entregatu beharra eskatzen diren ziurtagiriekin eta kontaktuak esperientzia ziurtatuz. Baloratuko dena; aisialdi mailako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak, hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin zerikusia dutenak; magisteritza, pedagogia, gizarte hez-kuntza, psikologia, psikopedagogia, haur hezkuntza zikloa, haurrekin aisialdi proiektuetan, programatan lan esperientzia izatea eta EGA titulua edo baliokidea izatea. Izen ematea; azaroaren 13tik 24ra Azkoitiko gazte zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00era) egin beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos